Ermua Kirolak antolatutako doako kirol jarduera. Interesa duten pertsona guztiek parte hartu ahal izango dute, bazkide izan ala ez. Aldez aurretik izena eman behar da kiroldegiko sarreran edo onlineko inprimaki bidez. Plazak mugatuak dira eta inskripzio ordenaren arabera esleituko dira.
Eusko Jaurlaritzako Osasun Sailak, Osakidetzako osasun zentroak eta Ermuko udaleko gizarte eta kirol zerbitzuek tailer teoriko eta praktikoa antolatu dituzte, adinekoen artean erorikoak prebenitzeko. Tailerra doakoa izango da eta bi orduko bi saioa izango dira. Maiatzaren 25ean saio teorikoa eta maitzaren 26an saio prektikoa. Tailerra gaztelaniaz egingo da eta interesa dutenek aldez aurretik izena eman behar dute: Osasun Zentroan (934 02 26 30) edo Gizarte Zerbitzuetan (943 17 91 61). Saio praktikoan, euskarrien erabilera zuzena erakutsiko da (bastoiak, makuluak, taka-takak, eta abar). Gorputz-adarrak indartzeko eta erorikoak saihesteko indar-ariketak, jarrera-higienea etxeko lanetan eta beste hainbat gauza interesgarri.