Ostirala, urriak 10

09:00

Kaleko stock azoka

Elgoibar

Txankakuak antolatuta, stock kale azoka egingo dute, denden ordutegian. Dendetako atarietara aterako dituzte merketutako produktuak. 

Kaleko stock azoka

Txankakuak antolatuta, stock kale azoka egingo dute, denden ordutegian. Dendetako atarietara aterako dituzte merketutako produktuak. 

18:30

Bortizkeria-egoeratik bake girora egiteko Txillarren egin zituzten bileretako kontuak aletu dituzte Pello Rubiorekin

Elgoibar

Txillarreko sukaldaria liburua eta dokumentala ondu dituzte Asier Ibaibarriaga Apoitak eta Edurne San Martin Larrañagak, eta urrian dituzte aurkeztekoak biak: liburua Donostian, urriaren 7an, eta dokumentala, Elgoibarren, urriaren 10ean, musika eskolan (18:30).

19:30

'Txillarreko sukaldaria' dokumentalaren emanaldia

Inazio Bereziartua musika eskolako auditoriumean, Elgoibar

'Txilarreko sukaldaria' dokumentala aurkeztuko dute urriaren 10ean, musika eskolan, 18:30ean. Asier Ibaibarriaga Apoitak eta Edurne San Martin Larrañagak ondu dute dokumentala (liburua ere aurkeztuko dute urriaren 7an, Donostian), eta bortizkeria-egoeratik bake girora jauzi egiteko Txillarregin egin zituzten otorduen berri ematen du otordu haietarako giroa sortu zuen Pello Rubiok. 

'Txillarreko sukaldaria' dokumentalaren emanaldia Inazio Bereziartua musika eskolako auditoriumean

'Txilarreko sukaldaria' dokumentala aurkeztuko dute urriaren 10ean, musika eskolan, 18:30ean. Asier Ibaibarriaga Apoitak eta Edurne San Martin Larrañagak ondu dute dokumentala (liburua ere aurkeztuko dute urriaren 7an, Donostian), eta bortizkeria-egoeratik bake girora jauzi egiteko Txillarregin egin zituzten otorduen berri ematen du otordu haietarako giroa sortu zuen Pello Rubiok. 

19:00

Zinea: Karmele

Elgoibar

Espainia 2025 / Asier Altuna / 114 minutu    Euskal Herria, 1937. Karmele eta bere familia Frantzian babesten dira, gerraren ondorioz etxetik kanporatuak izan ondoren. Bertan, erbesteko euskal enbaxada kulturalarekin harremanetan jarri zen Karmele, musikaren eta dantzaren bidez gerraren aurka borrokatu nahian, eta Txomin ezagutu zuen, tronpeta jotzaile profesionala. Venezuelan denbora batez bizi ondoren, bikotea etxera itzultzen da, kendu zieten guztia berreskuratzeko itxaropenarekin.

Zinea: Karmele

Espainia 2025 / Asier Altuna / 114 minutu 

Euskal Herria, 1937. Karmele eta bere familia Frantzian babesten dira, gerraren ondorioz etxetik kanporatuak izan ondoren. Bertan, erbesteko euskal enbaxada kulturalarekin harremanetan jarri zen Karmele, musikaren eta dantzaren bidez gerraren aurka borrokatu nahian, eta Txomin ezagutu zuen, tronpeta jotzaile profesionala. Venezuelan denbora batez bizi ondoren, bikotea etxera itzultzen da, kendu zieten guztia berreskuratzeko itxaropenarekin.

20:30

Artea

Ermua Antzokia, Ermua | Antzezlana

Artea hiru lagunen arteko komedia da. Sergiok koadro moderno bat erosi du dirutza handia ordaindu ondoren. Marcosek gorroto dio koadroari, gainera kosta egiten zaio sinistea Sergiori koadroa benetan gustatzen zaionik. Hirugarren laguna, Ibon, saiatzen da Marcos eta Sergioren arteko desadostasunean bitartekari izaten. Arte modernoari buruzko azaleko desadostasuna izanik, adiskidetasunari buruzko eztabaida latza bihurtzen da, Ibon erdi-erdian hartuta. Antzezlanak aurrera egiten duen moduan, koadroaren auzia erabat puztuko da bat-batean desagertzeko, haserrealdiaren benetako arrazoiak azalean argi utziaz. Sarrera: 10 euro.

Hizkuntza: Euskara

Artea Ermua Antzokia

Artea hiru lagunen arteko komedia da. Sergiok koadro moderno bat erosi du dirutza handia ordaindu ondoren. Marcosek gorroto dio koadroari, gainera kosta egiten zaio sinistea Sergiori koadroa benetan gustatzen zaionik. Hirugarren laguna, Ibon, saiatzen da Marcos eta Sergioren arteko desadostasunean bitartekari izaten. Arte modernoari buruzko azaleko desadostasuna izanik, adiskidetasunari buruzko eztabaida latza bihurtzen da, Ibon erdi-erdian hartuta.

Antzezlanak aurrera egiten duen moduan, koadroaren auzia erabat puztuko da bat-batean desagertzeko, haserrealdiaren benetako arrazoiak azalean argi utziaz.

Sarrera: 10 euro.

18:30

Erakusketa: "Xerka"

Erakusketa aretoa, Soraluze

Soraluzeko Emakumeon* Ahalduntze Eskolako udazken-neguko egitarauaren baitan antolatutako ekintza.

Erakusketa: "Xerka" Erakusketa aretoa

Soraluzeko Emakumeon* Ahalduntze Eskolako udazken-neguko egitarauaren baitan antolatutako ekintza.