Morkaiko mendizale elkarteak Intxortara irteera antolatu du urtarrilaren 25erako, herriko ikastetxeekin batera. Herri Eskolako eta Elgoibar Ikastolako familiak Elgeta aldera joango dira oraingoan, eta Intxorta mendia igoko dute. San Asensio gaineko aparkalekutik hasiko dute ibilaldia, eta tontorra egin ondoren, leku berera itzuliko dira. Sei kilometroko ibilbidea egingo dute, 350 metroko desnibel positiboarekin. 36ko Gerrak eragina izan zuen Intxortan, eta gudako lubakiak ikusteko aukera izango dute ibilbidean zehar. 9:30ean bilduko dira Mintxetan, eta eguerdirako itzuliko dira etxera.
Tipo handia dela erakusteaz etsita, Bob Esponjak Cangrejo jaunaren aurrean bere ausardia erakustea erabaki du, Errante holandarrari jarraituz, pirata fantasma misteriotsu mitikoari. Horrela itsas abentura bat hasten da, ozeanoaren sakonera urrunenetara eramaten duena, non belakirik ez den inoiz iritsi.
Barrakudaren altxorra filma proiektatuko dute San Agustin kulturgunean, 17:00etan. Mendaroko Udalaren eta Arno guraso elkartearen ekimenez sortu dute Haurrentzako zinema euskaraz ekimena.
AEB 2025 / 131 min. / Zuz. Paul Feig Neska gazte bat (Sydney Sweeney), iragan zailekoa, Winchestertarren luxuzko etxean hasi zen lanean. Familiaren bizitzan sartu ahala, bere segurtasuna arriskuan jarriko duten sekretu ilunak aurkituko ditu, baina agian beranduegi izango da... Freida McFaddenen eleberriaren egokitzapena.