Otsailaren 20an Gaetano Donizettiren Maria Stuarda ikuskizuna eskainiko du Bilboko Operak Euskalduna Jauregian. Debako Udalaren eta Bilbao ABAOren lankidetzari esker, opera prezio merkeagoan ikusteko aukera izango dute herritarrek. Sarrerak (autobus zerbitzua barne) turismo bulegoan eskuratu daitezke, 71 euroren truke. Gutxieneko kopurua beharko da autobusa jartzeko.
Debasketek 10. urteurrena ospatuko du irailaren 5ean, eta ekintza horiek antolatzeko bilera antolatu du. Otsailaren 20an izango da hitzordua. Honako gaiak jorratuko dituzte batzarrean: Urtemugaren testuingurua eta helburuak. Ideia zaparrada: jasotako proposamenak partekatu eta ideia berriak gehitu. Lan taldeak sortzea: interesen arabera banatuko gara eta talde bakoitzak ekintza bat (edo gehiago) antolatzeko ardura hartuko du.
AEB, 2025 / 149. min. / Zuz. Joshua Safdie Marty Reisman, ping pongeko txapeldun bilakatu da. Manhattanen apustuetan jokatzen hasi zenetik 22 titulu garrantzitsu irabazi ditu eta raketarekin jokatzen den kiroletako lehiaketa nazional bat irabazi duen nagusiena da, 67 urterekin.
Xamargiñak (Eibar) - Arnoate (Mutriku)
Fabiolo, bost kontinenteetako aberaskumerik lotsagabeena, arabiar emirerri boteretsu bateko xekearen alabari tenis eskolak emateko kontratatua izan da. Mila gau eta bat gehiagoko giroak liluratuta, gure hamalau gogokoenak algoritmoen misterioa ezagutuko du, xeke itxurak egiten dituzten hackerrak eta errealitate bikoitz batera konektatuta egotera behartzen gaituen mundu teknologiko baten atzean ezkutatzen. Nazkatuta zaude «looser» izateaz? Ba al du zentzurik «winner» izan nahi izateak, edo gehienez ere «koloretako looserrak» izatea baino ez zaigu geratzen big data bateko putzuan? Zeren zain zaude beraz, basamortuan zehar zeure bidaia egiteko? Sarrera: 10 euro.
Erakusketa: Ermua Antzokia 2025. Antolatzailea: Ermuko Udala.
Elgoibar Palestina herri ekimenak Palestinari buruzko erakusketa jarriko du Kultur Etxean, gaurtik domekara arte.