Txankakuak antolatuta, stock kale azoka egingo dute, denden ordutegian. Dendetako atarietara aterako dituzte merketutako produktuak.
LH2koentzat ipuin kontaketa saioa, Maider Galarzarekin. Emakume Langilearen Nazioarteko Egunaren harira. Bi saio egingo dituzte, bata 9:30ean eta bestea 11:00etan.
Aitor Urbieta Artetxek emango du Arbil Elkarte Sozialak antolatu duen hitzaldia.
0-1 urte arteko haurtxoak ipuinetara erakartzeko saioa eskainiko du Saroa Bikandik.
Zaintzek emakumeentzat neurrigabeko karga mentala sortzen dute. Mindfulnessak ikuspegi feministatik zapalkuntza horren kontzientzia indibiduala eta kolektiboa hartzen laguntzen du, eta tresna eraginkorrak eskaintzen ditu emozioak kudeatzeko, norberaren gogobetetasuna handitzeko eta autozaintzari arreta gehiago emateko. Martxoaren 6an, 13an, 20an, 27an eta apirilaren 3an eta 10ean. Izen-ematea: Emakumeen Topalekuan, 5 euroan. Informazio gehiago hemen.
Kristina Berasain Sahara, herri bat erresistentzian liburuaren egilearekin solasaldia, Tratu Onen Aldeko Taldeak antolatuta Udalaren laguntzarekin. Udaletxeko udalbatza aretoan, 19:00etan.
Hizkuntza: Gaztelania
'Aurrera' izeneko film laburraren proiekzioaren ostean, solasaldia izango da Irene Sarrionandia protagonistarekin. Hitzordua Gainez Gain mendi taldeak antolatu du, Itziarko Auzo Udalaren babesarekin.