Mendaroko Txirrindulari Elkarteak antolatuta, kadeteen lasterketa.
La Mona (Lisa) eta La Maja (jantzita), mihise paregabe eta errepikaezinak. Maribel (Salas) eta Susana (Soleto), bi aktore bakarrak eta murriztezinak. Bakoitzak bere erara pintatutako bi emakumeak irudikatzen saiatuko dira. Hala ere, ez dute oso argi nork ordezkatzen duen nor, eta horrek liskarra eragingo du majaren eta monaren artean, ea nor den ederragoa eta nor jatorragoa. Edo alderantziz... A ze koadroa! Erritmo bizkorreko eta umorez beteriko komedia honetan, adiskidetasuna, hipokrisia, irudi estetikoa edo feminismoa dira azaleratuko diren gaietako batzuk. Aldi berean, gai guzti horiek, komedia soila izateaz gain, akelarre bihurtzeko aukera emango dute. Katarsi kolektibo txiki horrek, barrearen bidez, gaur egungo gizartean dugun emakume izaerari buruzko gogoeta egitera eramango gaitu. Eta hori gertatzen da, harrigarria bada ere, espazio minimalista batean, bi pertsonaiak margotu zituzten mihise zuria bezala; baina, paradoxikoki, ez da ezer falta, izan ere, magia-artearen bidez, antzerki-jokoa gauzatzeko gai den errealitatea sortzen baita.
Susana (Soleto) eta Aroa (Salas), bi aktore bakar eta menderaezin dira, nor baino nor jatorrago eta ederrago, Saiatuko dira pintatutako bi emakumeak gorpuzten, baina kontua daez dutela oso argi dutela nork ordezkatzen duen bakoitza, eta elkarren lehian jarriko ditumaja eta mona nor diren zehazteko. A ze koadroa!
Bakoitzak kolore ezberdin batekin ikusten dugu bizitza eta askotan ez gara konturatzen besteen koloreak gurea bezain baliozkoak direla. Zuhaitzentzat bizitza berdea da, Arbirentzat ordea morea, bakoitzak era ezberdin batetan ikusten ditu gauzak eta ez dute elkar ulertzen, baina hasieran arazo bat dirudiena, altxor batetan bihurtzen da. Eidabe taldeak taularatuko du, Herriko Antzokian.
Saturrarango kartzelari buruzko Prohibido recordar filma proiektatuko dute San Agustin kulturgunean, 17:00etan, eta ondoren, Mujeres antifascistas 1932-1945 izenburuko hitzaldia emango du Maria Gorosarri EHUko irakasleak. Mendaroko Tratu Onen Aldeko Taldeak eta Diversas emakume migranteen taldeak, Udalaren laguntzarekin antolatuta.
Atxolin Guraso Elkarteak eta Soraluzeko udalak elkarlanean antolatua eta haurrentzako euskarazko zinema zikloaren baitan, "Robotia" filma proiektatuko da.
Pabli Larrain /Italia 2024 / 123 min. Munduko opera abeslari garrantzitsuenaren bizitzaren historia iskanbilatsu, eder eta tragikoa, hirurogeita hamarreko hamarkadako Parisen azken egunetan berpiztu eta birirudikatu zena.
Sorak bete-beteta du egutegia, talde guztiek baitituzte hitzorduak oraingo honetan. Batetik, Sorako Erregional Mailako taldeak etxean jokatuko du Ligako partida. Lider dagoen Urki izango du aurrez aurre, partida zaila, beraz. Animatzera juatea komeni. Domekan, 16:30ean da hitzordua, Ezoziko Futbol Zelaian. Gainerako taldeei dagokienez, benjaminek, alebinek eta gorengo mailako kadeteek etxean jokatuko dute. Guztiek ere domeka goizean, 10:00etan hasi eta bukatu arte. Eta gainerako talde guztiek kanpoan dituzte hitzorduak.