Txirristaka Bertsopaper lehiaketako sari banaketa eta Santa Ana jaietarako kartel lehiaketarako sari banaketa egun berean egingo dituzte Mendaron, ekainaren 27an. Udaletxeko udalbatza aretoan, 18:00etan
Emakumezkoen esku pilota txapelketa jokatuko da Soraluzeko Pilota Elkarteak eta Emakume Master Cup-ek antolatuta.
Irailean egingo duten Gararock jaialdiaren atarikoa: Gararock parkean. Gararock taldeak, Uztargi tabernaren, Mendaroko Udalaren eta Gipuzkoako Foru Aldundiaren laguntzarekin antolatuta. Azpilgoetako Santakruzko parkean. John& Sugramas eta Xabier Badiola.
Kimetz Elkarteak antolatutako Nahaste Borraste proba herrikoia. Partaideek korrika, bizikletan eta zakua lepoan dutela lehiatu beharko dira.
Bihar, hileko azken barikua izanda, euskal presoen aldeko elkarretaratzea egingo dute Sare mugimenduak deituta. 19:30ean da hitzordua.
Lanegunetan, 18:00etatik 20:00etara. Asteburuan, 12:00etatik 14:00etara.
Egur Arte tailerreko ikasle helduen lanak jarriko dituzte ikusgai.