urt 25, 19:00 Mendaro
1983an, hain justu Mendaro herri egin zen urtean, jaio zen Virgilio Guano, Ekuadorren, Chambapongo eskualdeko Sascedo herrixkan, eta 19 urte zituela iritsi zen Euskal Herrira, 2002an. Lau urte geroago iritsi zen haren emazte Marcia Plasencia, eta, geroztik, Mendaron bizi dira, erabat bertakotuta. 17 eta 11 urteko bi seme-alabaren guraso dira, eta "ezin pozago" bizi direla diote.
urt 25, 08:33 Soraluze
Mendeetan zehar, Kristobal Kolonen jatorria munduko enigma historiko handienetako bat izan da. Genovakoa zela dioen bertsio ofizialaren aurrean, hamaika teoria sortu dira, eta horietako bat da Francisco Melendez Polok, Paco Vargas izengoitiz ezagunagoa zenak, Colón Vizcaíno de Paco Vargas liburuan planteatu zuena; alegia, Kolon soraluzetarra zela. Jesus Galarraga Malmero-k (Soraluze, 1959), Ana Eizmendi Lazcanok (Zarautz, 1955) lagunduta, sakon aztertu du Vargasen liburua eta ondorioak argitaratu ditu Anexos al Colón Vizcaíno liburu digitalean.