Atharratzen (Zuberoa) hasiko da aurtengo Korrika, martxoaren 19an, eta Ermuko eta Mallabiko Korrika batzordeek bertara joateko autobusa antolatzeko asmoa daukate.
mar 08, 12:31 Mallabia
Emakume zein gizon, ume, gazte eta nagusi, 40 herritar inguru elkartu dira Kontzejuzar parean, Emakumeen Nazioarteko Eguna aldarrikatzeko ekitaldian. Igor Agirre alkateak eta Igone Amesti zinegotziak adierazpen instituzionala irakurri dute (albiste barruan irakurgai) eta, ondoren, elkarretaratze isila egin dute hamar minutuz. Orain, 12:30ean, Virginia Imazen "In Crescendo" clown ikuskizuna hasiko da Kontzejuzar barruan. Nahikarikoek gogorarazi dute emanaldia publiko helduarentzat izango dela.
Horrez gain, Rouhaifa Kassem artista palestinarraren eta eskolako umeek egindako proiektuaren erakusketak egongo dira ikusgai.