mar 07 Debabarrena
Gaur, zapatua, ehunka lagunek hartu dute parte Basalgo zentral eolikoaren kontra antolatutako mendi martxan. Hiru udalerritatik abiatu dira herritarrak, Soraluzetik, Eibartik eta Elgetatik. Topinburun elkartu, eta han, aeorsorogailu batek izango zukeen zapataren buelta osoa irudikatu dute, eta, zentralak eragingo lituzkeen kalteen berri eman dute.
mar 07 Soraluze
Joan zen zapatuan, Zuhaitz egunean, 275 zuhaitz landatu zituzten Askabeitti esaten zaion inguruko lursail batean. Soraluzeko Baso Biziak eta Udalak egindako deialdiari erantzunez, berrogeiren bat herritarrek parte hartu zuten Lurgaiak gidatu zuen landaketan.